Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Jesusen jarraitzaileak

#
#

AVILAKO Santa TERESA

# # #

AVILAKO Santa TERESA

#

# # #
#
#
# # #

Egun honetarako zehaztasunak

 

Pertsonaia harrigarria Avilako Teresa. Esan ahalakoak esan dabez berari buruz gizaldietan zehar, nok baino nok haundiagoak. Hona banakatxo bat: “Emakumea! Baina hogei gizasemek baino gehiago balio dauan emakumea” (Joan Paulo Iak) Vatikanoko San Pedro basilikan, bere irudiaren oinetan: “Espirituzaleen ama”. Eta guztien koroi lez, Avilako Encarnación monjetxeko eskailarean izandako topaketa zoragarria: - “Zu nor zara?”. - “Eta zu?”, gaztetxo eder galantak. - “Ni Jesusen Teresa”. - “Eta ni -Jainko Umeak- Teresaren Jesus”.

Avilan jaio zan 1515. urtean. Bere gurasoak kristau zintzoak ziran, seme-alaba askoz bedeinkatuak. Teresa izan zan hirugarrena. Ama gaztetxotan hil jakon. Bere anai bategaz musulmanen lurraldera joan gura izan eban, han Jesusgaitik bizia emoteko.

Amaren babes barik, Teresak hainbat urtetan txotxakerietara jo eban. Hogei urteko zala, Avilako Encarnación monjetxean sartu zan, aitaren baimen barik. Urte betera Karmeldarren jantzia hartu eban, handik laster botoz bere bizia eskeiniz. Baina gaixotu egin zan eta etxera barriro, osasun bila.

Bere osoko baietza oraindik urrun dago; bere gaztetasunak eta bizitzaren erosotasunak azalhuskerira eroan eben. Benetako konbertsinoa (Hirugarrena, berak dinonez) 39 urtera heldu jakon.

Egia esan, Teresa ez zan geldi egotekoa. Karmeldarren Jeneral Nagusiaren baimenez, Karmeldar praileen Ordena erabarritzera jo eban 1562. urtean, Kurutzeko Joan lagun eta gidari ebala. Klausurako Karmeldar monjen Ordena barri bat ere sortu eta eratu eban.

Kontau ezin ahala liburu idatzi ebazan, jakituriz eta mistika esperientzi ederrez beteak. Mistika bidean harrigarri izatera heldu zan, gizaldi guztietarako ildo argi eta sakonak eskeiniz. 1582. urtean hil zan. 1970. urtean Paulo VI. Aita Santuak Eleizako Doktora izendatu eban.

# # #
#
#
# # #

Jaunaren Hitzaren argitan

 

(Mateo 11, 25-30)

Aldi haretan, Jesusek honan esan eban:
- «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde, eta jente apalari erakutsi deutsazuz-eta. Bai, Aita, holantxe nahi izan dozu.

Nire Aitak dana emon deust; inok ez dau ezagutzen Semea, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino, eta Semeak agertu nahi izan deutsonak baino.

Zatoze Nigana, nekatuok, lanpetuok; eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik: bihotz-bera naz eta apala; eta atsedena aurkituko dozue zuen arimentzat. Nire buztarria leuna da-ta, eta nire zama arina».

# # #
#
#
# # #

Gaur gure txanda

 

Santuak ez dira santu jaioten, egin egiten dira; eta egin ere astiro eta atzera-aurrerakada asko egin ondoren. Santa Teresa gora-behera asko izan zituan, Jesusi baietz osokoa emon aurretik. San Agustinen Autorpenak liburuak argi ugari eskeini eutson behin betiko baietza emoteko, Jesus Maisuagaz bat eginez. Gelako Santokristoak ere argirik asko egin eutson, Jaungoikoaren maitasun-itsasoa erakutsiz. Borjako San Frantzisko eta Alcantarako San Pedro izan ebazan bideko gidari. Kostata, baina egundoko santutasun tantaia hazi zan Eleiz baratzean.

Santa Teresa emakume urduri eta ibiltaria izan zan. Ez zan geldi egitekoa. Klausurako hormak estuegi egin jakozan. Santa hau klausuratik Eleiz osoaren erdi-erdian sentitzen zan. Eleiz bizitza osoari begiratzen eutson, bere gain hartzen ebazan sasoi haretako Eleizearen pekatua eta ondoezak.

Eta zirt edo zart eragin behar. Bai Kalmeldarren bizikera motelari, bai gazbako eleiz bizitzari. Nuntzioak ere txartzat bota eban: “Emakume urduria eta ibiltaria eta esanera jarten gatxa”, botaten deutso. Teresa ez zan erdizka bizi eta egitekoa: izan edo ez izan; edo berak esan ohi ebanez: “Jauna, hil edo sufridu”. Asko egin eta gehiago egin nahi. Halako santu gidaria dogu aurrean!

Eleiz bizitza motel eta mundukoia suertatu jakon Teresari bere inguruan: Islamiarrak eta judeguak alde batetik, Luterotarrak bestetik, Eleizea olatu artean noraezean dabilen ontzitxoa zirudian. Baina Teresa ez da bildur; itxaropenez eta gogo beroz jokatzen dau. Gurago ditu gitxi eta onak, eta ez asko eta ganorabakoak. Huskeriakaitik kexa ziran monja batzuei: “Ahiztatxoak, ez zagozela hutsik”. Zeuokaz dozuen Horri jaramon egiozue, jo sakonera. Eten lotura kaltegarri guztiak. Erradikaltasunez jokatu eban bizitza osoa: “Jainkoa daukanak Bera dau nahiko; ez jako ezer falta”.

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Jainko Jauna,
zeure Espirituaren bidez
argitu zenduan Avilako Teresa birjina santua,
Eleizeari santutasun betearen bidea erakusteko;
egizu,
gure bizitzaren gidari izan daitezala haren irakatsiak,
eta biztu gugan egiazko santutasunaren gogoa.









NIRE BIZITZAKO JAINKOA

Zu maitatzera konbidatu nozu.
Nire barru-barrutik Zu maitatzera,
zure bizia maitatzera,
zure barruan nire izatea galtzera,
zure bihotz barruan hartzen nozula jakinen gainean,
zurekin berba egin al dot,
nire bizitzako ulertu ezineko misterioa,
zuka samurrean tratatzen zaitut,
maitasuna zaralako.

Maitasunean bakarrik aurkitzen zaitut, ene Jainkoa.
Nire arimaren atetzarrak hantxe zabaltzen dira.
Hantxe, loturak askatu eta hegaz egin.
Hantxe, nire izate guztia pil-pilean dago,
nire pobretasun eta hustasunen,
nire txikitasun eta bildurrezko baieztapenen
horma sendoen gainetik.

Nire arimaren indar guztiak Zugaz bat egitearen bila dabiz
eta ez dabe atzera egin gura,
Zugan galdu baino,
maitasunez nire bihotzaren erdigunean zagozana,
eta nigandik, ni neu baino hurrago zagozana.

Nire bizitzako Jainkoa! Ulertu ezina! Izan zaitez nire bizia.
Nire sinismenaren Jainkoa,
zure iluntasunera naroan sinismena,
nire bizitzako argi gozoa da.

Nire itxaropenaren Jainkoa Zeu zara.
Nire bizitzako Jainkoa zara.
Betiko maitasuna dan Jainkoa!

# # #
#
#
# # #

Bertsoa

 

Gaur Avilako Teresa haundia
neurtzea bai nekeza!
Bera edertzen agertu eban
Jaungoikoak interesa.
Oso-osorik Jaunarena da,
Jesus da bere amesa,
Bera Jesusen printzesa;
Komentu eta liburugintzan
onduten ez da erreza;
Teresa nor dan berak dinosku:
“Ni naz Jesusen Teresa”.

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue