Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Jesusen jarraitzaileak

#
#

San LORENTZO

# # #

San LORENTZO

#

# # #
#
#
# # #

Egun honetarako zehaztasunak

 

Lorentzo santua Huescan jaioa zan II. gizaldian. Erromako Eleizan ziran zazpi diakonuen arteko bat dogu. Hango kristau alkarteak aukeratu eban gazte zintzo hau euren ondasunen laguntza behartsuen artean banatzeko.

Sixto Aita Santuaren konfiantzazko kristau agertzen da; eta bere hurrengo, eragin gehien dauana kristau herrian. Dudan barik, Lorentzo da Eleizako lehenengo martiririk ezagunena, bere martiritzako zertzelada gehien ezagutzen doguzana.

Bere jaiotzako eta gaztaroko barri askorik ez jaku heldu, bai bere martiritzakoak. Bere azken urteetako erakutsiak jakitea nahiko da, aurreko bizitzaldian zer nolakoa izan eitekean barruntatzeko. Hueskan jaio, Erromara joan eta gorengo mailako eleiz-ardurea eskuratu... Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Prudentzio historiagileak agertzen deuskuz ederto asko bere nortasunaren aldedi batzuk: “Bera zan zazpi gizasemeen artean lehenengoa aldare inguruan; eleiz-bidean haundi eta bere lagunak baino dizdiratsuagoa. Bere eskuan egozan ondasun sakratuen giltzak, eta berak banatuten ebazan «Jainkozko ondasunak»”.

Bera zan “Aita Santuaren diakonua”. Aldi gogorrak benetan Erroma aldeko kristauentzat. Agintarien ardura bakarra zan: Kristauak, ahal ziran guztiak, garbitu, euren ondasunakaz jabetzeko.

Sixto bere lagun haundiaren martiritzaren ostean, Lorentzori eskua ezarri eutsoen, agintarien ustezko Eleizako ondasunakaz jabetuteko asmoz: “Emoidazuz Eleizako ondasun guztiak”, agintariaren erronka. Eta Lorentzok: “Zatoz bihar eta danak zeureak izango dozuz”. Euren arteko pobre, gaixo eta errukarri guztiak batu, eta badinotso: “Honexeek dira gure ondasuna. Hor daukazuz”. Eta agintariak: “Adarjote hau ondo ordainduko deustazu”. Eta agindu zorrotza emoten dau: “Ixiotu sugar haundi bat eta erre bertan pizti bat lez”. Eta Lorentzok parrila gainetik: “Alderdi honetatik ondo erreta nago, jira naizu beste aldera eta erre eta jan”.

258. urtean hil zan.

# # #
#
#
# # #

Jaunaren Hitzaren argitan

 

(Joan 14, 23-29)

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ni maite nauanak, beteko dau nire berbea; nire Aitak maite izango dau, eta haregana etorriko gara, eta beragan egingo dogu bizilekua. Ni maite ez nauanak, ez ditu beteten nire berbak. Eta entzuten dozuen berbea, ez da neurea, Ni bialdi ninduan Aitarena baino.

Oraindino zuen artean nagoala esan deutsuet hau. Baina Aitak nire izenean bialduko deutsuen laguntzaileak, Espiritu Santuak, Berak irakatsiko deutsue dana, eta gomutauazoko Nik esan deutsuedan guztia.

Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten; ez deutsuet emoten munduak lez. Ez izan bildurrik zuen bihotzetan; ez larritu. Entzun dozue Nik esana: “Banoa, baina barriro etorriko naiatzue”. Maite izango baninduzue, poztu egingo zintzakeze, Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa da-ta. Orain esan deutsuet, hori jazo aurretik; jazotean, sinistu dagizuen».

# # #
#
#
# # #

Gaur gure txanda

 

Tertulianok argi eta zorrotz inoan: “Zuok jentilok diruak banandu egiten zaitue, eta gu kristauok alkar lotuten gaitu. Bihotzez alkar maite dogun ezkero, gure diru-sakelak guztien zerbitzurako batera ipinten doguz”.

Egia esan, Jesusen testigu zintzoak diran lekuan igarri egiten da; ez da eleizkizun hutsa, diru-sakelean ere ikusi egiten da kristau alkartearen ezaugarria: ondasunak eta bizitza osoa Jesusen izenean alkarbananduz, beti ere behartsuen mesedetan.

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Zure maitasunaren garrak, Jauna,
zure zerbitzari leial eta martiri ospetsu
egin eban Lorentzo diakonu santua;
egizu, maita daigula harek maite ebana,
eta bete daiguzala harek erakutsiak.
Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez.







HEMEN NOZU, JAUNA

Hemen nozu, Jauna.
Zure izenean,
nahi dozun tokira joango naz.

Zure eskuetan ipinten naz.
Iluntasunean dabizanei argi egiteko
eta jota dagozanak bizi barritzeko,
zure fedearen lekuko egin nagizu.
Mundu honetan adiskidetasuna ereiteko,
zure maitasunaren lekuko egin nagizu.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu.

Ipini zure Hitza nire ezpanetan,
zure arintasuna nire oinetan
eta zure zeregina nire eskuetan.
Ipini zure Espiritua nire espirituan,
zure maitasuna nire bihotzean,
zure indarra nire ahultasunean
eta zure erabakia nire ezbaian.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu,
izaki guztiei errespetua eroatera,
pertsona guztiei zuzentasuna,
bakea herri guztiei,
bizitzeko poza eta zoriontasuna umeei,
ilusinoa ebanjelizatzaile eta laguntzaile guztieri
eta poza eta itxaropena nire egitekoei.
AMEN.

# # #
#
#
# # #

Bertsoa

 

Gaurko santua ezaguna da
ea dirudi geutarra,
askoren ustez, eusko lurrean
dau jatorrizko zuztarra.
Lorentzo da mutila,
ohetzat parrila;
eta azpian sugarra.
“Jira ta ondo erre naizue”
joten deutsie adarra.

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue