#
#

Maria, ama eta maistra

# # #

KONTENPLAZINOZKO BEGIRADA MAITETSU ETA SAMURRA

Gure eginbidean beste erronka bat. Web orri honen "abentura" hasi genduanetik, geunkan bihotz hondoan gordeta gaur hasten dogun zokondotxo hau. Zergaitik? Berba bitan: gure sinismen argitan, MARIAK, gure Amak, sarri askotan eskeintzen jakon baino gehiago merezi dau. Horrez gainera, zor jako AHALEGIN maitekor bat hazurmamintzea, gizaldietan zehar itsatsi jakozan eta ongarri ez jakozan kutunkerietatik "garbitzeko"; holan, behar dan moduko beragazko ESPIRITUALTASUNA biziko dogu.

Argi dagoanez, lortu gura dogun helburua ez da gure esku ez dagoan zerbait. Hau da, gure egitasmoa ez da NAZARETEKO MARIARI buruzko "goi mailako teologia" eskeintzea. Ez; ez doa hortik gure eginbidea. Askoz ere xumeagoa da. Helburu apalago bategaz konformatzen gara. Ebanjelioak eskeintzen deuskuzan arrastoak lagun, eta gure artean zabalduta dabiltzan jaiak eta "irudiak" esanguratsuenak gogotan hartuz, hor proposatzen jakun OINARRIZKOENA azpimarkatu eta, era horretan, espiritualtasun onuragarria bizi.

"Onuragarri" dinogu, izan ere, badira gaur ere adierazpen eta jaiera batzuk (gero eta gehiagora ete?), Berak, Nazareteko Mariak BIZITZAN bizi izandako KLABEAKAZ zer ikusirik ez daukenak; egia esan, hauxe da Amaren bizitzatik jaso eta bete beharrezkoa: "Sinistedunen ama", Nazareteko Maisuaren jarraitzaileen ama izateko MISINOAN erakusten dabezanak.

Horregaitik, gure gogoeta apal honeek:

  • JAUNGOIKOAREN BERBATIK sortuko dira: ahaleginduko gara Berba horregaz eta proposatzen deuskuganaz leialak izaten;

  • Mariagazko ABESTIREN bat izango dogu lagun (egon ere kristau alkarteak askotarikoak darabiltz), Mariaren edertasuna jasoteko baliotsuenak eta esanguratsuenak;

  • OTOITZ / ESKARI labur bat ezarriko deutsogu, gure bihotzen asegarri eta agergarri, gai hori darabilgun hilabete osoan bihotzaren lagungarri izan dakigun;

  • eta KONPROMESU bat proposatuz amaituko dogu, gure hileroko bidean zaindu eta biziteko.

    Ikusi daikezuenez, dana da xumea eta apala. Hori bai, Mariagazko txokotxo honetan gure esku daukaguzan BALIABIDEAK eskeiniko deutsueguz, guk geure apaltasunetik eskeintzen deutsuguena, zeuok aberasten eta hobetzen joan zaitezen. Askoz hobe, guk hemen eskeintzen doguna hobetzeko lagungarriak beste pertsona eta alkarteak bialtzen badeuskuez, gureak aberastuz zabaltzeko.

    Interesgarri al deritxazue gure proposamena? Hauxe litzateke gure Amarentzat, MARIARENTZAT, omenaldirik gogokoena, eta hasten dogun katekesi eta ebanjelizatze lan honetan gu bultzatzeko modu bat. Gaurko mundu honek ere merezi eta behar dau.

    Izan bihotz! Eta... jo daigun batera!

  • # # #
     

    Alkartea Ospakizunean

     
    << aurrekoa

     


    bidean@bidean.net
    castellano euskera batua euskera bizkaiera orue