#
#

Bedeinkapenak

# # #

BIZI-BERBAK ETA KEINUAK

Holantxe izendatu gura dogu gure webguneko "txoko" barri hau. Egia esan, "bedeinkazino" kontu honek eta antzeko gai askok "bestelako konnotazino" batzuek euki dabez eta eukiten jarraitu daikee eta ez hain gozoak eta onurakorrak; hori barik, magiko eta mirarizko "kutsuz" sarri askotan eta, beste batzuetan, ilundura itxuraz eta, batez ere, bildurra sortuz.

Gure ustez, "BEDEINKATZEAK”, beste ezer baino lehen, badau helburu eder, baikor eta gozoa. Hortik dator... "BIZI-BERBAK ETA KEINUAK". Guk uste osoa dogu honetaz, gauzak euren zentzunik egokienean planteatzen eta erabilten badira. Hauxe da guk planteatzen dogun HELBURUA, txoko barri hau zabaltzean, egia esan, xumea, baina samur-samurra eta pertsonengandik hur-hurrekoa, eurak bizi dabezan egoeratan eta eguneroko bizibidean laguntzeko.

Izan ere, "BEDEINKATU" dinogunean, lehenengo eta behin adierazoten doguna Jainkoagaz dogun hartuemona da: Bera GORALDU eta ESKERTU bere dohaiakaitik, gure bizi-martxan dauan presentziagaitik: "Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna..." (Mt 11, 25), pozarren "oihukatzen" eban Jesusek. Horregaitik, Jaungoikoagana ZABALDU eta bere amaibako maitasuna autortzea da lehenengo pausoa eta... hau giza-bihotzarentzat oso ederra eta onuragarria da!

Eta Jaungoikoak "BEDEIKATZEN" dauanean eta hori bihotzez gura dogunean, orduan gure jarrera ESKARI eta ERREGU bihurtzen da, holan gure mugatasuna eta bere laguntzaren preminea agertuz. Jaungoikoaren bedeinkapenaren zain jartea ebanjelioan oinarritzen dan jarrera oso jatorra da eta, beharbada, pozezko eta gozamenezko bide barri baten hasiera.

Hori dala eta, guzti honeek "bizi-berba" eta "keinu" dira, euren barruan daroen EDUKI aberatsa adierazoz. Holan, ez daigula izan bedeinkapenen "bildurrik". Honen barri jakiteko, jo daigun Ebanjelioetara eta han aurkituko dogu Jesus umeak, gaixoak, ogia eta ardaua bedeinkatzen... horrek adierazo gura deuskun guztiagaz. Ez gitxi ere!

Beste datu bat gehiago: "bedeinkatu" edozein fededun gizon nahiz andrek egin daike. Hau da, ez da behar abaderik, edozein egoeretan aurkitzen doguzan pertsonei opari hau eskeintzeko. Hori bai, sinismen eta otoitz giroan egin behar da eta modu apal xumean, eskeintzen deutsogunari on egingo deutson segurtasunez.

Amaitzeko eta dana laburbatuz: maite dogun bati opatu geinkiozan gurarik onenak eskeintzeko, hona otoitzik ederrena: "Jainkoak bedeinkatu zagizala". Ziur egon ez deutsozula inori kalterik egingo eta baleiteke bakez eta bizipozez betetea. Proba egizu, nahi badozu!

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue